31 mar. 2006

Merezi du


Atxaga euskaltzain


Euskaltzaindiak Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951) idazlea euskaltzain oso izendatu du gaur goizean, Gasteizko egoitzan egin duen osoko bilkuran. Juan Mari Lekuona zenaren hutsunea betetzeko hautagai bakarra zen Atxaga, baina, hala ere, Akademiako legeek agintzen zutenez, gehiengo osoa eskuratu behar zuen bozketan euskaltzain aukeratua izateko. Hala gertatu da.

Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Ana Toledo euskaltzainek aurkeztu dute Atxagaren hautagaitza.

Joseba Irazu Garmendia (Bernardo Atxaga) Asteasun jaio zen 1951ko uztailaren 27an. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanetan aritu izan zen (euskara irakasle, irratiko gidoilari, liburu-saltzaile, ekonomilari...) harik eta laurogeiko hamarkadaren hasieran literaturari bete-betean ekin zion arte.

1972an Borobila eta puntua antzerki lan labur esperimentala argitara eman zuenetik (Lur, 1972ko antologia) idazle oparoa izan da. 1976an bere lehenengo eleberria argitaratu zen, Ziutateaz. 1978an, Etiopia lehen poema-liburua. Hasiera hartan, literatura esperimentalista landu zuen, abangoardismo estetiko eta ideologikoan kokatzen zena, literatur generoen arteko bereizketak baztertu eta nahita nahasten zituena.

1980 inguruan, haur literatura idazteari ekin zion, batetik eta geografia pertsonal bat sortzeko zereginean hasi, bestetik: Obaba. Hamarkada osoan zehar argitaratu zituen hainbat ipuin eta nobela labur, gehienak Obabakoak liburuan (1988) bildu zituenak. Lan horrek sekulako oihartzuna izan zuen baita Euskal Herritik kanpoko inguru literarioetan ere. Beste askoren artean aipatzekoa da Gizona bere bakardadeannobela ere (1993). Atxagak azken urteetan idatziriko kontakizun lanari herri literatura eta, hizkuntzaren aldetik, euskal tradizio literarioaren kutsu nabaria dario. Kaleratutako azken bi liburuekin, Soinujolearen semea eta Lekuak, bukatutzat eman du ildo hori

Literatura aldizkari askotan kolaboratzaile edota bultzatzaile izana da Atxaga, hala nola, Ustela aldizkarietan, —Donostia 1974-1976 (Panpina Ustela, Zorion Ustela, Mermelada Ustela, Koldo Izagirrerekin batera, 1974-1976)— eta Pott aldizkarian, —Bilbo, 1978—.

Honako egunkari eta aldizkarietan aurki ditzakegu haren artikuluak:El País; El Mundo; El Correo; Garziarena; Egunkaria; El Paseante; El Europeo; Revista de Occidente; La Sibila; La Modificación; Autrement (Frantzia); Les inrockuptibles (Frantzia); Quai Voltaire (Frantzia); Cahiers de Ville Gillet (Frantzia); Lignes (Frantzia); Lettre International (Alemania); Linea d'ombra (Italia); Panta (Italia); Main de singe (Frantzia); Die Horen (Alemania); Jahrbuch der Lurik (Alemania); Vuelta (Mexiko); Viceversa (Mejiko); Svetovej Literatury (Eslovakia); Guggenheim Magazine (Estatu Batuak), etab.

Bere lanik nagusienak hainbat hizkuntzatara itzulita daude, besteak beste, gaztelera, frantsesera, ingelera, alemanera, italiera edota portugesera. Azken urteotan hitzaldi franko eskaini du eta literatur irakurketa hainbatetan parte hartu. Bere testu poetikoak hainbat musikarik oinarri izan dituzte kantak sortzeko: Ruper Ordorika, Itoiz, Mikel Laboa, Xabier Muguruza, Les Mecaniciens, Loquillo, Gari eta Orquesta Mondragón, besteak beste. Oraintsu berak idatzitako bi libururen pelikulak aurkeztu dituzte: Obabakoak (Obaba, Montxo Armendariz, 2005)eta Zeru Horiek (Zeru Horiek, Aizpea Goenaga, 2006)

Euskaltzaindiak 1991eko urtarrilaren 31n izendatu zuen euskaltzain urgazle.

24 mar. 2006

Pakea, gure itxaropena.





MENSAJE DE EUSKADI TA ASKATASUNA AL PUEBLO VASCO

ETA, organización socialista revolucionaria vasca de liberación nacional, desea mediante esta Declaración dar a conocer la siguiente decisión:

Euskadi Ta Askatasuna ha decidido declarar un alto el fuego permanente a partir de las 00:00 horas del 24 de marzo de 2006.






Pakea, gure itxaropena. Buka dezagun behingoz honekin.
Euskal Herria merezi du eta euskaldunak gure “patu”ari eustsiko diogu.


Pakea lortzeko garaia da, Zapatero eutsi horri “demokratikoki”. Erakutsi “euskal gizarteari” zure borondate demokratikoa, negoziatu ETArekin negoziatu beharrekoa (presoen irteera -izan eskuzabala, bere garaian ETA p-m rekin UCD-koek egin zuten moduan- eta armak non eta zein epean entregatzea) gero ez izan beldurti eta ez fidatu PP-z. Galdetu Euskal Herriari zer nahi duen, partidu politko guztien adostasuna edo ez lortu ondoren. Herria badaki zer nahi duen –beti jakin izan du- eta ez dizu dezepzionatuko.

Badira 40 urte ETA existitzen dela eta ez da tontokeria. Sortzaileetariko inor ez da geratzen, baina ez gaitezen engaina zeukan indarra badauka beste 40 urte jarraitzeko, ez Estatua irabazteko. ETAren pensakera ez da ohikoa, logika guztietatik kanpo dago, baina momentu honetan badaki ez duela irteerarik. Azken “Greba eguna” ETAk berak antolatu zuen, eta Batasuneko jendea ez zuen irten grebara, jakin dezaten jendea ez dagoela bere metodoekin adoz. Haiek ere joku politikoan sartu nahi dute “terrorista eta antzeko kalifikatikoak” kenduta eta Euskal Herriko hirugarren indarra izango dira, gobernuan sartzeko eta politikan erabakitzeko ahalmenarekin. Badakite azken aukera dela.

Zapatero, gazte askoren botoei esker zaude gobernuan, ez ahaztu gazte jende asko joan zela botatzera PP gezurteroa kentzeko eta zu ateratzeko. Euskal Herrian ere jendea joango dela botatzera pakea ekartzen baduzu, baina ez erori Patxi Lopez-en lelokerietan eta ez egin gauzak botoak ateratzeko, botak etorriko dira pakea lortzen baduzu baldintza minimo batekin eta jende asko botatu nahi du PSE-EE Euskadin.

Gororatu behin, orain dela urte asko boto gehien lortu zuena - PNVko Garaikoetxea krisia zela- Autonomia hautezkundeetan PSE izan zela Jauregirekin lehendakari hautagaia zela, irabazlea atera zen Jauregui eta PSOE-PSE. Gero gerokoak.


Ez zaitez engaina, Zapatero, hau ez da Irlanda, ez da Palestina, ez da Montenegro, ez dugu besteen eredurik behar gure pakea lortzeko. Izan Tony Blairren ispiritua, baina ez entzun Ibarretxeren “sirena abestiak” erreta dago.

Izan ausarta negoziatu Imaz eta Otegirekin akordio “itxia” lortzeko eta gero eskeini herriari.

Eta ikasi “mus jokuaren arauak” ordagoz betetako negoziazioa izango da eta mus jokuan izabazten da “piedra a piedra” kartekin. Kartak zuk dituzu ez galdu “piedrak” beldurti izateagatik eta ez utzi Patxi Lopez jokuan aritu ez baitu ideiarik musean jolasten, kontsumizioak ordain ditzan eta kontuz ondoan egongo diren begirale askoko “lagunekin”, batez ere Errazti neska ez baitu ideiarik (ez dakizki keinuak egiten) politikaz. Eta keinuak egiten ez dakizkienik galduta dago musean.

Sorte izan, ez da batera erraza izango.
Zure zain gaude, ez egin zikoinarena, atera burua, ez gorde magalean.

Y el que no tenga culpa de lo que sucede, que tire la primera piedra.


Cinco miembros de ETA (1980) levantan el puño durante unas declaraciones a la prensa en Bruselas (Bélgica). De izquierda aderecha: Xavier Larena Martínez, Jokin Gorostidi Artola, José María Dorronsoro Ceberio, Eduardo Uriarte Moreno y Mario Onaindia Natxiondo

La gente quiere saber porqué? en el nombre de quién? para qué ?

Hay que explicar las cosas:

11 mar. 2006

La Petite se sale, sale en "El Pais"




















Hay que felicitarse de que "El Pais" siempre de en el clavo, acaba de entrevistar a Marta Peirano " La Petite Claudine" esa fantastica blogera que irradia el espiritu de una nueva generación. Provocadora, sensual, inteligente, sorprendente, critica, sensible, concienzuda,... en fin esta chica que parece que sabe lo que quiere, cosa muy dificil en estos tiempos de "falsos amigos". Conseguir a traves de un blog donde una vuelca su saber a cambio de nada, reflejar un mundo personal y una necesidad de transcender que solo Internet puede conseguir hoy en dia . Que gente con talento se autopromocione y comparta sus conocimientos para que el resto de los mortales aprendamos cosas si queremos no se ha dado antes de forma tan generalizada. Que despues ese alguien transcienda de su entorno por el reconocimiento de que lo que hace se lo ha currado, sabe de lo que habla y no engaña es de agraceder y todo gratis.
Enhorabuena