26 mar 2008

Eros, eros... poema erotikoen antologia bat

Susa literatura argitaletxea

Hasieran bertan gaztigatu zigun liburuaren asmoa Patri Urkizu prestatzaileak: "Bero-bero, ardo xortek zintzurra eta barrena epeldu ondoren lagun artean hamaika bertso gordin, piperdun, lizun, zirikatzaile, lohi, desonestu, likits eta bero abestu ohi dira Xuberoatik Bizkaira". Eta halaxe, Etxeparerengandik hasita, euskal poesian erotikotzat jo litezkeen poema eta kantu zenbait jaso zituen Eros, eros liburuak, anonimo batzuekin zerrenda interesgarria osatuz: Etxepare, Lohitegi, Oihenart, Oxalde, Ezkerra, Lauaxeta, Mirande, Etxaniz, Lete, Arregi, Atxaga, Casenave, Zabaleta. Osorik eskaintzen dizugu Baroja argitaletxeak 1985ean kaleratutako liburua.

TTUKURRUKUTTUKUTTUKU
Ttukurrukuttukuttuku,
ez neri ukitu,
aita ganbaran da-ta
sentituko gaitu.

Aita ganbaran eta
ama sukaldean,
neska muilarekin
eskailen azpian.

Ttukurrukuttukuttuku. . .

Neskatila azpitikan,
ai, ai, ai, ai, ai, ai!
Mutila gainetikan,
neska, isilik egon ai!

Ttukurrukuttukuttuku.. .


pero ya lo decía PHIILIP ROTH:
"Las pantallas nos han derrotado"

No hay comentarios: