4 feb 2011

Liburu elektronikoak euskaraz

Etxepare eta Shakespeare, Lizardi eta Puxkin, Kirikiño eta Flaubert, Anabitarte eta Mansfield. E-bookaren olatua handitzen ari omen denez, eta euskarazko tituluak eskas, irakurgailu elektronikoetara deskargatzeko 249 e-book paratu ditugu Armiarma atariko Liburu elektronikoa gunean, epub eta pdf formatuetan. 249 tituluetatik 191 euskal literaturako klasikoak dira eta 58 literatura unibertsaletik ekarriak. Twain eta Xaho, Conrad eta Zerbitzari, Baudelaire eta Lauaxeta, Virginia Woolf eta Mirande. 14 poema liburu, 28 saiakera, 39 antzerki-lan, 56 nobela eta ipuin bilduma... dohainik nork bere gailura ekar ditzake.

2 comentarios:

이낙희 신부, 하느님과 대화 나누기 dijo...

Mila esker, Raimundo. Ez dut aurkitu Itun berria. Badakizu non egon daitekeen? Iñaki Landa Jauregui

Raimundo Rubio dijo...

http://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Mt&id34=1&pos=0&set=21&l=eu
Hemen daukazu, otoi ezazu lasai. Biblija.net itun zaharra ere topa dezakezu. Ez adiorik.