21 nov 2012

Euskal kultura digitala : Xare


Iñigo Martinez / Xare (Euskarazko Teknologia Berrien Azoka) egitasmoaren koordinatzailea.  (2001ean Eragin.com komunikazio enpresa sortu zuen, hainbat kultur egitasmoen eragilea izan dena: The Balde aldizkaria, Entzun.com ataria eta diskoliburua eta Arteziak sorkuntza ataria,)

"Euskararen biziraupenerako informazioaren teknologia berrietan bere erabilpena normalizatzea estrategikoa da"


Azaroaren 23 eta 24an Xare azoka-jaialdiak hartuko du Donostiako Kursaal jauregia. Euskal kultura digitala da egitasmoak bultzatu nahi duena, eta hori bideratzeko egitarau oparo eta aberatsa izango da bertaratzen direnen eskura. Besteak beste, multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak, erakustaldiak, kontzertuak, ikastaroak, mahai inguruak eta hitzaldiak izango dira gozagarri. Egitasmo ireki eta parte hartzaile gisa sortu da, Eragin enpresaren ekimenez. Jaioberria izanik, etorkizuna baikortasunez begiratzen du eta edizio berriak iragartzen ditu.

No hay comentarios: