2 abr 2014

PISA 2012 - Problemen ebazpen digitala - Eguneroko Gaitasunak, teoriaren azpitik








1. Aire girotua programatzea. Ikasleak aire girotua programatzeko gai izan behar du, horretarako argibiderik jaso gabe. Probaren lehenbiziko galderan, alde batera eta bestera mugitu behar ditu gailuaren hiru irristagailuak, jakiteko zerk eragiten duen tenperatura aldatzea eta zerk hezetasun maila igo edota jaistea. Bigarren galderan, bestalde, ikasleak gaitasuna erakutsi behar du tenperatura eta hezetasun maila orekatua lortzeko, gehienez ere lau urratsetan.

2. Treneko txartela erostea. Ikasleak tren geltoki bateko makina baten aurrean irudikatu behar du bere burua. Lehenik, txartel arrunt bat erosi beharko du eskualdeko trenean bi bidaia egiteko. Gero, aukera merkeena bilatzeko eskatuko zaio, hiriko metroan lau aldiz ibiltzeko egun berean. Estudiantea izaki, tarifa murriztua hautatu beharko du.

3. Errepideetako zirkulazioa. Auzo bateko errepide sarearen mapa bat jasoko du ikasleak, eta leku batetik bestera joateko bide motz edota bizkorrena aukeratu beharko du. Tarte bakoitza ibilgailuan egiteko beharrezkoak diren minutuak ikus ditzake ikasleak mapan bertan; baita toki horien kokapen zehatza eta bideen bihurguneak ere.

4. Garbiketa robotaren jokaera. Garbiketa robot baten funtzionamenduari buruz hausnartu beharko du ikasleak. Xurgagailu automatikoa egongela batean garbitzen ageri den animazio baten bidez, robotak oztopoen aurrean nola erantzuten duen igarri beharko du; hainbat aukera izango ditu.

5. MP3 erreproduzitzailea. Musika gordetzeko MP3 erreproduzitzaile batekin elkarreragitea dakar ariketa horrek. Ikasleak une oro eta ahalik eta azkarrena egokitu beharko du MP3a ordenagailuak ematen dizkion baldintzetara: bolumen, soinu eta nota apalen maila jakin batera, kasurako. Gailuaren botoi bakoitzaren eginkizun zehatzak ere ulertu beharko ditu.

6Urtebetetze jaia. Ikasleak zortzi lagun eseri beharko ditu urtebetetze jai bateko mahai baten bueltan, betiere baldintza guztiak betez: esate baterako, Ana eta Alvaro elkarren alboan jarriz baina ez Bea eta Bruno dauden tokitik gertu...

adibideak euskaraz

No hay comentarios: