15 jun. 2017

Ikaskideen arteko tratu txarrak 2016 -Euskadi


Ikaskideen arteko tratu txarrak 2016 -Euskadi

Tratu txarren indize orokorra 

Tratu txarretako jokaeretako bat gutxienez "sarritan" edo "beti" sufritu duten ikasleen ehunekoa adierazten du, tratu txar mota edozein delarik ere.

2016ko ebaluazioan, TTIOa Lehen Hezkuntzan % 22,7 da eta DBHn, berriz, % 19,2. TTIOren ehunekoa 3,5 puntu gorago dago Lehen Hezkuntzan DBHn baino. Desberdintasun horietarako azalpena da ikasleen heldutasun maila eta haien garapen moralaren inplikazioa.

DBHn, geruzen araberako ehunekoetan apalena % 16,4 da, A Itunpekorako eta, beste muturrean, altuena % 22,4 da, A Publikorako. Sare publikoan, D ereduak dauka bullying ehuneko apalena (% 17,6).

Ciberbullyingeko indize orokorrari dagokionez, 2016ko datuak, neurri txikiagoan edo handiagoan, altuagoak dira maila guztietan, hala Lehen Hezkuntzan, nola DBHn.

Lehen Hezkuntzan, tratu txarra jolastokian egiten da batez ere (% 37,3), eta biktima dagoen klase bereko (% 52,3) mutil batzuek (% 38,4) egiten dute.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, tratu txar egoeren % 33,5 klasean gertatzen dira. Lehen Hezkuntzan ere gertatzen den bezala, biktimaren ikasgela berekoak (% 62,2) diren mutilek egiten dituzte (% 39,2).

Datu horietatik guztiengatik ondoriozta daiteke ezin bestekoa dela genero, sexualitate, sexu orientazio eta abarrei buruzko guztia ikasgelan lantzea, batez ere adin horietan, pertsonen hormonen eta sexu garapenaren hasiera baita.

Ikaskideen aldetik tratu txarrak pairatzen dituztela dioten ikasleen profila Lehen Hezkuntzan eta DBHn mutil bat da, etorkina, adinez dagokion baino gutxienez ikasmaila bat beherago dagoena, gurasoetako baten ikasketa maila gorena bukatu gabeko edo bukatutako oinarrizko ikasketak dituela.

Bullyinga ez da berdin gertatzen ikastetxe guztietan. Ikastetxe batzuek tratu txar indize oso altuak dituzte ikasleen artean; beste batzuek, aldiz, oso apalak, baina ia ikastetxe guztietan esku hartu behar da horiek albait gehien gutxitzeko.

Lehen Hezkuntzako ikastetxeen % 34,6 eta DBHko ikastetxeen % 19,6 2013 eta 2015eko bullying indizeetatik behera daude; aldiz, Lehen Hezkuntzako ikastetxeen % 24,9 eta DBHko ikastetxeen % 14,2 indize horretatik gora kokatzen dira bi urteetan. Datu horiek ikastetxeetan hartu eta egiten ari diren neurri eta programen berrikuspen sakon bat eskatzen dute eta, oso bereziki, 2013an zein 2015ean batez bestekotik gora geratu diren ikastetxeetan.





LABURPENA
2016ko tratu txarren indize orokorra Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetako tratu txarren 18 jokabidetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetako tratu txarren 19 jokabidetan oinarrituz ondu da, eta kontuan hartu dira ikasturtea hasi zenetik “sarritan” edo “beti” errepikatuta gertatzen diren horrelako jokaerak.
2016ko ebaluazioan, tratu txarren indize orokorra Lehen Hezkuntzan % 22,7 da eta DBHn, berriz, % 19,2. Bilakaeraren joera gorakorra dago.
Mutilek tratu txar gehiago jasaten dute neskek baino, eta hori aztertutako ikasturte eta urte guztietan gertatzen da.
Biktimetan ehuneko handiena duen tratu txar mota ahozko tratu txarra da (% 16,2 Lehen Hezkuntzan, eta % 13,4 DBHn), bigarren tratu txar moten ehunekoak bikoizten baititu: gizarte bazterketa Lehen Hezkuntzan (% 8,3) eta jabetzei egindako erasoa DBHn (% 5,7).
Lehen Hezkuntzan, tratu txarra jolastokian egiten da batez ere (% 37,3), eta biktima dagoen klase bereko (% 52,3) mutil batzuek (% 38,4) egiten dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, tratu txar egoeren % 33,5 klasean gertatzen dira. Lehen Hezkuntzan ere gertatzen den bezala, biktimaren ikasgela berekoak (% 62,2) diren mutilek egiten dituzte (% 39,2).
Biktimek, hala Lehen Hezkuntzan, nola DBHn, gehiago jotzen dute familiara eta lagunetara gertatzen zaienaz hitz egiteko, ikastetxeko profesionaletara baino. Lehen Hezkuntzako % 26,6k eta DBHko % 22,1ek, batzuetan, ez diote inori kontatzen, eta Lehen Hezkuntzako ikasleen % 4,4k, berriz, inoiz ez du hitz egiten inorekin, ezta DBHko ikasleen % 6,3k ere.

No hay comentarios: