29 abr 2008

Hizkuntza politikari buruzko "eztabaida publikoa"

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du "XXI. mendeko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten laguntzeko", www.euskadi.net/euskara21 webgunea sortu du. Euskal kulturako eta gizarteko pertsona "kualifikatuek" oinarrizko txostena prestatu dute.

"Abian da hizkuntza politikari buruzko eztabaida publikoa", gaur Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Donostian, eta, eztabaidaren lagungarri izan nahian, webgunea sortu dute: www.euskadi.net/euskara21. "XXI. mendeko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten lagunduko digu gogoetarako topagune honek. Erronka berriek parte hartzeari eta adostasunari begirako dinamika berriak eskatzen baitituzte. Asmo horrekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta ireki bat proposatzen die euskal gizarteko pertsona eta sektore guztiei".

Jaurlaritzak ez du nahi euskaldunek soilik hartzea parte gogoetan. "Izan ere, gure gizartea anitza da hizkuntzei dagokienez ere. Horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal munduak ere lekua izango du ekimen honetan".



Ekimenaren abiapuntua 'Oinarrizko txostena' deiturikoa da. Txosten hori euskal kulturako eta gizarteko pertsona "kualifikatuek" egin dute, eta "euskararen egoerari buruzko gogoeta sakona" da, "ekimenari oinarri sendo bat eskaintzearren".

Jaurlaritzak legealdi honetarako daukan "konpromiso nagusietakoa" da aipatutako eztabaida martxan jartzea, eta oinarrizko txostena gaur aurkeztu diote Euskararen Aholku Batzordean gaia bultzatzeko sortutako 40 laguneko batzorde-atalari. Gutxienez urte honen bukaeraraino luzatuko da eztabaida hau.

En castellano

No hay comentarios: